Gipuzkoa eta Bizkaiaren tentsio diplomatikoak gora egin du lau t’erdiko finalaren ondoren eta emergentziazko neurri gisa, A-8 autobideko peajeak muga administratibo izango dira aurrerantzean, bi aldundiek adostuta. Zarauztik Iurretara bitarteko tartea “zona desmilitarizatu” bihurtuko da, nazioarteko komunitatearen begiradapean. Tertzio Altunazaleek eta Brigada Urrutikoetxeistek ezin izango dute eremu horretan sartu. Xabier Euzkitze analista pilota-estrategikoari egoeraz galdetuta, zera adierazi du: “Nik neutral izan beharko niake, baina ene! Urruti eta Berasaluze entzun nitian erdara hutsean eta belarrimotz horiekin ez diat ezer jakin nahi”.