Pablo Iglesiasen eta Pablo Iglesiasen arteko tentsioak goia jo du aste honetan eta alderdi moretik kanporatu dute Iglesias. Iglesiasek (kanporatu dutenak ez, besteak) esan du onartezina dela orain arte alderdiko buruzagi izan denak Kataluniari buruz egindako adierazpen bat. Podemosen Madrilgo egoitza nagusian egin ditu adierazpenak Iglesiasek, bere antza duten maniki batzuez inguratuta. “Gure estrategia argi dago” azaldu du Iglesiasek, imintzio arraroak egiten hasi aurretik. “Visca Catalunya lliure!” gehitu du espasmo artean, “batasun nazionala” eta “gora Guardia Zibila!” oihukatu ditu, gero “Arnaldo, herria zurekin”; eta laguntza psikiatrikoa iritsi aurretik, denbora eman dio alderdiko exekutiban geratzen ziren azken kideak espultsatzeko. Zenbait iturrik ez dute baztertzen kanporatutako alderdikideek futbol talde bat sortzea.