Bartzelonara doan trena iritsi bitartean luzaketak egiten ari zela, Patxi Lópezek adierazi du badela ordua “kataluniar guztiak” ordezkatuko dituen presidente bat egon dadin, herritarren gehiengoak bozkatu duen Generalitate “antidemokratiko” honen ordez. Horregatik, prest agertu da Puigdemont ordezkatzeko. “Hasi naiz katalana ikasten ere, 155 urratseko metodo batekin”, esplikatu du. “Joder, euskara baino askoz errazagoa da, hitz guztiei azkeneko letra kenduta gutxi gorabehera badakizu!”. PSOEko kidearen arabera, lehendakari izateko baino prestatuago dago orain: “Hura lehenbiziko aldia izan zen eta sexuarekin bezala da hau: esperientziak asko laguntzen du. Bueno, eta kariñoak”.