Ibarbengoako baratzeak berreskuratu eta gero, lehen neurria “parking militante” bat egitea izango dela iragarri dute Tosu Betirako asanbladako xalauek. “Getxoko Udalak eraiki gura duen aparkalekuari aurre egitea lan nekeza da; jende asko etortzen zaigu elkartasuna adierazteko, eta hau lekutan dagoenez luze samar ibili behar izaten dute oinez”, azaldu du Bultzi Tarrantino asanbladako mugikortasun arduradunak, etorri handiz.

Udaleko iturriek, ekintzaileen asmoa jakin bezain laster, adierazi dute ez dutela inola ere onartuko Tosun aparkaleku bat egiterik. “Tturrukuttukuttu, Tosu ez ikutu!”, argudiatu du Imanol Landa  Getxoko alkate eta zelai kontuetan adituak.