Ligatzeko ohiturak Kataluniako giro independentistan txostena argitaratu du beste urte batez ANCren nazioarteko kontaktuen bulegoak eta berrikuntza nabarmenak sumatzen dira. Urte askoan Herrialde Katalanetako casal eta ateneoetako fucker nagusiak izan ondoren, euskaldunen kotizazioak 250 puntu galdu ditu. Adituek nabarmendu dutenez, Kataluniako suhiltzaileak dira orain interakzio sexualerako lehen aukera gazte independentisten artean. Joera baieztatu dute Beranduegirekin hitz egin duten zenbait gazte katalanek: “A veure, euskaldunak ondo daude, baina gure bombers-en mangerak… Gainera euskaldunek hitz egin asko, edan asko-asko-asko, baina gero ez dute ohean errendimendu ikaragarria ere. Eta, bueno, ba… així no”.