Telefono deiak jasotzen hasi da Eneko Sagardoy, Handia filmean Migel Joakin Eleizegi “Altzoko Handia”-ren papera jokatzen duen aktorea, filma estreinatu denetik. “Chicago Bulls taldekoek  deitu zidaten lehenbizi, pibot baten bila dabiltzala eta ea interesatuta nengoen. Geroztik Lakers eta Celtics ere etorri dira galdezka”. Prestakuntza fisiko gogorra egin du Sagardoyk filmerako, besteak beste, dieta berezi bat, 2,27 metroko altura lortu ahal izateko. “Errodajean nenbilela Gipuzkoa Basketekoen arreta ere deitu nuen, baina jokatzekotan, benetako saskibaloi talde batean aritu nahi nuke, ez txitxinabozko batean”, azaldu du Sagardoyk.