EAJk, Salburuan eguraldi ona egin duela aprobetxatuz, esan du bera prest dagoela dena konpontzeko, eta denek hartu dute arnasa. “Uf, EAJren bitartekaritza eskaintzarekin lasaitu ederra hartu dugu”, azaldu du karriketan protestan astebete daraman Jordi Martorell i Pi bartzelonar gazteak, “kalean oihuka segitzen dugu, bai, baina honezkero etxea non daukagun ere ahaztu egin zaigulako”.

Proposatuko duen irtenbide zehatza azaltzeko goiz dela adierazi du Euzkadi Buru Batzarrak, baina momentuz kaleak oztopatzen dabiltzanak etxera joateko berehala, hori ez dela ez normaltasuna, ez demokrazia, ez ezer. Elkartasun praktikoa adierazteko, Ertzaintza bidaltzeko prest ere azaldu dira jeltzaleak, herri harresietan pilatutako esperientzia konpartitze aldera.

Kataluniakoa “bost minutuan” bideratuta utzi eta “hurrengo pausoa izango da Trumpi eta Ipar Koreako lider gorenari (ez gara izenaz akordatzen) euren liskartxoez berba egiteko txoko bat  eskaintzea Urdulizko Batzokijan”, mehatxu egin du Sabin Etxeak.