“Ez dakit nola ez nintzen lehenago konturatu, espainola naiz”, adierazi die kazetariei Angels Silva gironarrak. Okindegian ondoan zeukan beste bezero unionista bat politikaz eztabaidan hasi zitzaion CUPekoa izateko itxura zeukala ikusita, eta elkarrizketaren puntu beroenean galdetu zion: “Zer jartzen du zure DNIak?”. Ordura arte inoiz ez zuela begiratu aitortu du Silvak. “Harrituta geratu nintzen, letra larriz jartzen du ‘España’, baina ez dakit, inoiz ez nuen ikusi”. Espainola dela jakiteak sentsazio arraroak eragin dizkiola dio: “Orain sentitzen dut nik daukadala arrazoia beti, ez dakit, igual pasako da hori ere”.