Felix Irribarria izena du EHUko biologo talde batek ezustean aurkitu duen espezimen jator eta bitxia. “Animalia arraroak aurkitzea da gure espezialitatea, –behin bi buruko txakurra aurkitu genuen; buruetako bat falta zitzaion, pena–, baina Anariren kontzertuetatik pozak txoratzen ateratzen den norbait… sekula halakorik!, aurrekari penalik gabeko aurkikuntza da”, azaldu digute zientzialariek.

Irribarriak benetan euskaraz dakiela egiaztatu ondoren, koitaduari hamaika proba egin dizkiote Leioako campuseko laborategi ilun batzuetan. “Ez dugu ezer aurkitu ordea, itxuraz pertsona  arrunta da”, aitortu dute doktoreek, malko artean. “Ez, negarra ez da ikerketak aurrera ez egiteagatik”, argitu digute, “Ametsen eraiste neurtua zortzi aldiz jarraian entzuteagatik baizik”.