Eusko Jaurlaritzako Segurtasun saileko buruak adierazi du arrazoia daukazula, kotxea ondo aparkatuta zeneukala, baina gogoratu behar dela nondik gatozen eta multa jarri dizun ertzaina ez dela libre sentitu urte askoan isunak jartzeko, terroristen presioen ondorioz. “Orain jartzen ari dira isunak, lehen ezin zutelako. Ertzain horren lekuan jarriko bazina ulertuko zenuke ze gogorra izan den orain arte beren lana egiteko beldurrarekin bizitzea”, esplikatu du Beltran de Herediak. Sailburuaren arabera, lanean ari dira isunak behar denean bakarrik jar ditzaten eta hamar urte barru helburu horren %50 lortuko dutela esan du. “Zailtasunak zailtasun, horretara iristeko lanean jarraituko dugu”.