Juan Martinez de Irujo Iberoko pilotaria erretiratu egin da. Agurrean, barkamena eskatu du azken urteetan Euskal Herriko frontisei emandako milaka zartakoengatik, eta jakinarazi du laster emango dituela erabilitako piloten geolokalizazioak. Nolanahi den ere, frontoietan agertu izan duen estilo kementsua defendatu du txapeldun handiak: “Nola nahi zenuten jokatzea, I-berokoa izanda? Ur-epelekoa izan banintz, akaso…”. (Beranduegiko zuzendaritzak salaketa ipini du jada aurreko hitz joko negargarria asmatu duen erredaktore ohiaren aurka).

Bestalde, plastikozko aulki ekoizleen patronala atsekabetuta eta triste agertu da Irujok gehiago jokatuko ez duela jakindakoan, elkarteko chairman-ak Beranduegiri adierazi dionez.