EAJ eta PPren arteko akordioa ondorio harrigarriak eragiten ari da: EAEko biztanleen ongizatea betirako ziurtatzeaz gain (lixto Miren, hemen dago diru-laguntzak jasotzeko eskatzen zenigun esaldia), transfugismoa nagusitzen ari da historikoki PPren orbitan ibili diren pertsonak EAJra erakarriz. Bertin Osborne telebista aurkezle, abeslari eta koinatua da azken kasua: asteburuan  Bilbon ikusi dute, behingoagatik prakak jantzita eta zenbait buruzagi jeltzalerekin konpadreoan. Minutu gutxira baieztatu du alderdiak Osborneren fitxaketa: “Tipoa katxondo hutsa da”, aitortu dute, “igual Kultura Sailburu izendatuko dugu”.

Oharra: Beranduegin jabetzen gara albiste honek oso erreferentzia espainola duela ardatz. Barkamena eskatzen dizuegu: EAJ-PP akordioarekin ezin zuen bestela izan.