Polizia-operazio garrantzitsua egin dute aste honetan Euskal Herrian: EITBko buruzagi gehienak eta informatiboetako arduradun nagusiak atxilotu dituzte, “turismoaren apologia” egitea leporatuta. Poliziaren arabera, atxilotuek hainbat ekintza goratu dituzte, azkenaldian herritarrak izutu dituztenak, hala nola, Gaztelugatxeko turisten inbasioa edo Donostiako pintxoen prezioa.

Operazioan parte hartu duten iturriek baieztatu dutenez, atxilotuek asmoa zuten ostalari-komando berri bat eramateko Ipar Euskal Herritik Zarautzera, hango espazio publikoaren kontra atentatzeko terrazen bidez. “Oso azkar erradikalizatu dira”, azaldu digu polizia batek.