Surf markek daukaten monopolio kapitalistak euskaldunengan eragiten duten zapalkuntza ikusirik, ETAk ekintza berri bat martxan jarriko duela iragarri du: Hossegorren antolatzen den outlet azokari konpetentzia egiteko bere armategien deskontu-azoka bat jarriko dute, nazioarteko hedabideei jakinarazi dietenez. “Guk jada ez ditugu erabiltzen, baina pena da burdin hauek denak zulotan gordeta edukitzea daukaten merkatu-balioarekin”, azaldu du erakundearen izenean hitz egin duen pertsona batek. Albisteak interes handia piztu du Euskal Herriko ehiztarien artean.