Aurpegia estalita duten lau pertsona sartu dira aste honetan Beranduegi egiteko ARGIAk uzten digun zokora, zeina Lasarte-Orian dagoen, han zeuden erredakzioko kideen buruetara apuntatuz Ibon Sarasolaren Bitakora kaierarekin, eta esanez Erlatiboen Independentziarako Zirkulu Iraultzaileko Ekintzaileak direla, askapen sintaktiko erabatekoa euskal argitalpen orotara eramateko misioan, eta hori gure sekzio xume honetan lortu arte hemendik ez dela “pitxitxirik” aterako oihukatuz, esaldien joskura librerako neurri zehatz sorta bat mahai gainean jartzearekin batera, zeina oinarritzen den “zeina” eta “non” hitzekin osatutako esaldiak zuzentsuratzaileen atzaparretatik askatzean, zeina guk, honezkero jabetuko zinetenez, begi onez ikusten dugun –zer erremedio egokiera honetan idazten ari garelarik– eta praktikan jarriko dugun ahal den guztietan, aldarrikapena geure eginez eta, are, gure irakurleak konbokatuz “Zeina da bide bakarra: euskal sintaxia askatu” lemapean Bilbon antolatzen ari diren manifestaziora, zeina Aita Donostia plazatik abiatuko den oraindik erlatiboak diren egun eta ordu batean.