Euskara sustatzeagatik euskarazko hedabideei baino diru gehiago eman die Jaurlaritzak ‘El Chorreo’ eta ‘Diario Fatxo’ egunkariei, merezita oso. Euskara sustatzea lehentasun ote duten galdetuta, hala erantzun digu Angel Murguía DFko community managerrak: “Hala da. Euskarak asustatzen gaitu, euskara asustatzen dugu. Jaurlaritzari esker hala jarraituko dugu, diren zizare guztiak irentsi dituen musu gorridun hegazti pottoko horren izenean”. Jaurlaritzako Katxi Pastarrika pozik azaldu da kanpainaren leloarekin bete-betean asmatu dutelako: “Euskararen txantxa gorria”.