Arma suntsiketari Espainiak eta Frantziak ipintzen dizkioten trabak ikusita, kontrako bidea hartzea erabaki du bake prozesua azkartu nahi duen herritar talde anonimo batek. “Ea horrela asmatzen dugun”, azaldu dute Beranduegiri esklusiban igorritako agirian.

Armak erosteko dirua biltzeko kontu korronte bat ireki dute, baina haren zenbakia sekretupean gordeko dute, “PPko horiekin ez dago-eta seguru egoterik”. Jakitun dira horrek zaildu egingo duela ekarpen ekonomikoak egitea, “baina Euskal Herriak askotan erakutsi du badakiela irudimenez eta kemenez arazoak gainditzen”, adierazi eta lasai -lasai geratu dira.

Esplikatu dutenez, arma berriak jaso bezain laster ETAk zigilatu egingo ditu, noizbait suntsitu ahal izateko: “Jokabide logikoena da, gauden-gaudenean”. “Herriaren ekonomia berpizteko ona izango delakoan” pozik agertu dira Eibarren.

Bestalde, “Messi erosteko aukera emango digu”, adierazi du armak saltzen dituen Realeko presidente Jokin Aperribayk. Bestalde, Luhusoko atxiloketengatiko erreakzio oldeak ez du etenik.  AEBetatik Charlton Heston aktoreak poza agertu du. “Armak suntsitu nahi dituztenak biolentoak dira eta espetxea da haientzat leku egokiena”, esan du gutxi gorabehera Erriflearen Lagunak elkarteko kideak.