“Gaitasun guztiak estaltzen dizkio burkiniak eta horrela ezin jakin hautagai izatea posible ote duen”, azaldu dio Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeko eledun batek Beranduegiri. Baieztatu duenez, oporretan erabili duen bainujantzi hori da bere hautagaitzaren legezkotasunaren inguruan sortu den polemikaren iturburua. “Jainkoak libra gaitzala frantses laiko horien antza izatetik, baina uste dut azkenean legez ezarri beharko dugula burkiniaren debekua”, gaineratu du. “Bueno, eta behin hasita, beste debeku asko ere bai, debalde da eta”.