Eurokopako finala amaituta markagailuan Portugal 1-0 gailendu zen arren, Frantziak irabazi du azkenik txapelketa. Partidua bukatu ostean Manuel Valls lehen ministroa epailearen aldagelara joan zen eta solasaldi lasai baten ondoren, azken emaitza aldatzea adostu zuten biek. “49-3 irabazi dugu”, adierazi zuen harro Vallsek aldagelatik ateratzean. Bere alboan, buruarekin baietz-baietz esan zuen arbitroak. Kazetariek jakin nahi izan zuten zergatik zeukan begi bat ubelduta eta ahoa zapi batekin lotuta; baina galdetzen hasi orduko CRS koadrila bat agertu zen eta, ohikoa duten sinpatiarekin, azalpen zehatzak eman zizkieten –bizkarrean nagusiki, baina baita buruan ere– korrika ihes egin ez zuten guztiei.