2513_54_02Bizkaiko larrialdietako zerbitzuek gainezka egin zuten ekainaren 26ko gauean, herrialdean hauteskundeak Unidos Podemosek irabazi zituela jakindakoan ondoezik sentitu ziren jeltzale oldeak kolapsatuta. “Gure etxean ez genekien Bizkaian beste alderdi batzuk zeudenik eta!”, adierazi zuen Iragarne Etxebarriak, gaixotutako baten arrebak, Galdakaoko ospitaleko atean. Handik metro gutxira, artean sustoagatik zurbil- zurbil aurkitu genuen Deunoro Madariaga betidaniko jeltzale jatorra: “Ez dakigu zer den okerrago, irabazi digun alderdia ezkerrekoa izatea edo espainiarra izatea… Bueno, bai, badakigu, baina tira…”.

Bestalde, New Hampshireko sismologia zerbitzuak 7,6 graduko lurrikara labur “baina oso bortitza” detektatu zuen Sukarrietan, hain justu Sabino  Aranaren hilobia dagoen lekuan, gutxi gorabehera hauteskunde emaitzak jakin ziren unean. Hainbat lekukoren arabera “biraoak eta zarata arraroak” atera ziren hilobi barrutik, baina EHUko zientzialari talde bat oso eszeptiko agertu da bertsio horrekiko: “Euskarak ez du biraorik eta!”, argudiatu dute.