Ezkutuko altxorren bila hara eta hona ibiltzen den Edmund Snorkelsson norvegiar tipikoak ezusteko aurkikuntza egin zuen joan den maiatzaren 29an, Durangon egiten ari zen Ibilaldian: euskaraz egiten ari zen nerabea. “Badakit sinestezina dela, baina datuak behin eta berriz konprobatu ditut, egiazkoa da”, defendatu da Snorkelsson, nerabea faltsifikazioa besterik ez dela zioten mesfidatien erasoez. “Ea hurrengoan alkoholik edan ez duen bat aurkitzerik dudan”, gaineratu du.

Ez da Snorkelssonek egindako lehen aurkikuntza harrigarria. Behin batean  kirolari buruzkoa ez zen albiste bat aurkitu zuen asteleheneko egunkarian.