Estatu Islamikoaren aurkako gerrak Espainiako Estatuan, Europar Batasunean, munduan eta Bilboko beste auzo batzuetan zer nolako eragina izango duen aztertzea izango du xede EHUren udako ikastaroetako batek. Chuck Norris eta Ramboren ezezkoa jaso ostean, besteak beste Carlos Gómez Arruche Espainiako Aireko armadako teniente jeneral eta Guardia Zibileko zuzendari ohiari deitu diote ikastaroa emateko.

Lehiaketa: asma ezazue aurreko esaldiaren zein zati den geuk asmatua eta zein ez, eta bidali erantzuna egunotako batean zabalduko dugun posta kutxatilara (Aztarna bat: Rambo ez da existitzen).

Irail aldean egingo dute ikastaroa, Donostiako Miramar Jauregiko marko konparaziyo gabekuan. Agidanez izena eman dute dagoeneko Arabako campusa Alepoko erdigunearen gisan utzi duten gazte ipurterreek.

Prentsa ohar batean, EHUk adierazi du “udako ikastaroen xedea bertan parte hartzen dutenei munduan behar bezala ibili ahal izateko armak eskaintzea” dela, eta,zer nahi duzue ba esatea, amiñi bat uzkurtu zaigu azpitartea.