Espainiako Poliziak hainbat lagun atxilotu ditu, beste behin ere, Burlatan mural bat margotzea leporatuta. “UPNko eta PPko kideak iraintzea” leporatu diete atxilotuei. “Txorizoak” hitza marra gorri batez zirriborratuta zeukan margolana “politikari eskuluzeen izen onaren aurkako atentatua” da poliziaren ustez. Atxilotuekin elkartasuna adierazteko, muralaren kopiak egin dituzte Euskal Herri osoan. Eztabaida ere piztu da elkartasuna beste era batera adierazi nahi zutenekin. “Erregimenarekin akabatu behar dela diogu, baina gero denak gaude erregimenean. Txorizoa JAN egin behar da, ez margotu”, adierazi dio, oso haserre, Gantz Hestebetekobeitia gazteak kazeta honi.