Ezker abertzaleak jakinarazi duenez, Abian prozesua “reality-show” bat izan da hasieratik eta laster hasiko dira grabatutako materiala emititzen Herriko Tabernarik onenetan. “Soziologia minimo bat egin dugu, jendeak zer kontsumitzen duen ikertu. Eta Euskal Herrian Telecinco nagusi dela jabetu garenez gure komunikazio politikoa goitik behera aldatzea erabaki dugu”, azaldu du proiektuaren ideologoetako batek. “Helburua, reality ikusienetan bezala, ezker abertzalean pertsona bakarra geratzea da, lehiakide onena, alegia”. Oraingoz bide onean doa prozesua, hasierako 8.000 partaideetatik 3.000 ingurura murriztu baitira lehiakideak. “Kexaren bat jaso dugu sektore ofizialak immunitatea ziurtatuta daukalako proba guztietan. Baina aizue, hau biziraupen-programa bat da, gustatzen ez zaiona ez dadila etorri El Conqui…zera, ezker abertzalera”.