Bere pribatutasuna zaintzeko [barreak] kazetari baten kontra Mozal Legea lehen aldiz erabili duten poliziak famatu bihurtzeko bidean dira: “Argazki hau txiokatzeagatik zigortu dute” dioten mezuak hainbeste izan dira, bertan agertzen direnek egun hartan hobeto makillatu eta soineko berria ez jantzi izana madarikatzen ari direla. “Ni berez hor agertzen naizena baino guapoagoa naiz”, adierazi dio agenteetako batek. Bere ispiluari.