Duela gutxi hil den Johan Cruyffen omenez Espainiako zenbait kirol egunkarik Chupa Chups bana oparitu zuten joan den asteburuan. Goxoki markaren publizitaterako abilezia imitatu nahian, beste negozio batzuk ere kirol-izar hil berrietan oinarritutako komunikazio-estrategiak prestatzen ari dira. Kolonbia Bidaiak agentziak jakinarazi digunez, promozio berezi bat dute buruan Diego Armando Maradonak azken hatsa ematen duenerako: “Lerro arteko jokoa” du izena eta ez da haurrentzako futbol kanpaleku bat prezisamente (nahiz eta, egia esan, geroz eta goizago hasten diren kabroiak). Donostian, Bataplan diskoteka ere aztertzen ari da zer egingo luketen (deabruak guarda) Javi De Pedro hilko balitz.