Greziako finantza ministro ohiak Demokrazia Europan Mugimendua 2025 (DiEM2025) aurkeztu du. “Europa aldatzera nator, eta horretarako nire armarik onena erabiliko dut: sedukzione greziarra”, esan du morroiak harro-harro. Europar Batasunaren bilakabideaz galdetuta, honakoa erantzun du Larrufuckisek: “Uste dut jarrera guztiak probatu behar direla; prest gaude Europa herdoil honek dituen zulo guztiak estaltzeko, 69aren espiritua berreskuratu behar dugu”. Ministro ohia 2016ko TXEMI saria (Txortan Egiteko Moduko Iraultzailea) irabazteko faborito nagusia da, Hasier Blai analistaren arabera. “Pozten naiz gizon ederrei buruz nire iritzia galdetzeaz, izan ere horretarako naiz politologoa”, azaldu du adituak.