Euskal Herrian jasaten diren eskubide-urraketak atzerrian ere albiste bihurtu direla ikusirik, “Guk beti bat gehiago” mugimendu internazionalista sortu du herritar talde batek. Gogorarazi nahi dute munduko edozein herrik bizi duen zapalkuntza lehenago Euskal Herrian sufritu dugula. Bereziki Espainiara eta Kataluniara begira egingo dute lan: “Adibidez, titiriteroak kartzelan sartzen dituztela? Ba haien alde manifestatzen direnei gogoraraziko diegu paso egin zutela Pirritx eta Porrotx kriminalizatu zituztenean”, azaldu du mugimenduko eledun batek. “CUPekoekin ere hitz egin nahi dugu, hemengo antolakuntza-ereduek euren asanblearismo ultrakoherente hippy horrek baino gehiago balio dutela uler dezaten”, gaineratu du.