Ara egunkari katalanak argitaratu du Espainiako Estatuko biztanleen %42 dagoela Katalunian independentziari buruzko galdeketa egitearen alde. BERANDUEGIren ikerketa sailak jakin duenez, Marinaledan, Vallecasen, Gamonalen eta Mungiako batzokijan egin zuten inkesta, eta antza, bizkaitarren erruz ez da lortu erreferendumaren aldeko atxikimendua %100ekoa izatea. “Joder, zer nahi duzu? Barça Athleticeri 6-0 irabazten ari zitzaiola galdetu digute eta!”, zuritu dute euren burua.