Donostia 2016k bakea, bizikidetza, errespetua eta koloretako piruletak nonahi zabaltzearekin batera, zenbait toxikomanok drogetan bilatzen dituzten efektuak substantzia horiek gabe lortzeko gai dela erakusten hasi da: “Danborradan Europar Batasuneko bandera jaso zuten, azidoekin baino gehiago haluzinatu dut”, esplikatu du gazte donostiar batek. “Bidaia” osasungarri horiek laguntzeko asmoz, Udala Kontxako barandilla Coca-Colaren publizitatez betetzea aztertzen ari da, erdialdea zeharkatuko duen metroak eragingo duen flipe ikaragarria iritsi bitartean.