Iñaki Anasagastik abenduaren 6an ekin zion Venezuelako hauteskundeek utzitako emaitzak ospatzeko festari eta asteazken honetan bukatu du ofizialki. Felipe Gonzalezek oraindik galtzontziloak
aurkitu ez dituenez Anasagastiren etxean jarraitzen du, baina gainerako gonbidatuak pixkanaka beren etxeetara itzultzen ari dira. “Eromen hutsa izan da, inoiz ez nuen Dale más gasolina kanta hain gogotsu kantatzen zuen kuadrilla bat ikusi”, azaldu du festarekin ustekabean topo egin zuen bizilagun batek.