Mariano Rajoyk Galizian jaso duen ukabilkada aztertuko dute Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek Boxeo Izarrak saioan. “Lehen kolpean ezker jab bat iruditu zait”, azaldu du Maritxalarrek. Ondoren, Goikoetxearekin kontrastatu duela azaldu du: “Agian ezker crochet bat da. Edonola, programa oso bat eskainiko diogu kontua aztertzeari”.

Rajoyk jasandako ukabilkada Mike Tyson edo Evander Holyfielden estilokoa ote den eztabaidatuko dute saioan.

Rajoyk jasandako ukabilkada Mike Tyson edo Evander Holyfielden estilokoa ote den eztabaidatuko dute saioan.