kondoiaEskoriatzako eta Bergarako herritarrek erreferendum bidez erabaki dute sexu harremanak izatekotan (ez dago erraza), kondoirik gabe egitea dela sistemarik onena. “Bildukoen inposizioa da kondoi zikin hori”, adierazi dio galdeketan bozkatu ondoren herritar batek gure korrespontsalari. “Preserbatiboak zikinak dira”, esan du bozkatzera sartu aurretik beste bizilagun batek eta arratoien inguruko zerbait gaineratu du. Bi herrietan profilaktikoen kontrako kanpaina bultzatu duen “Txortan txukun” plataformak ukatu egin du galdeketek zerikusirik dutenik seropositiboentzat Zubietan eraiki behar duten ospitale pribatu berriarekin