Ramon Saizarbitoriaren azken liburua motxilan daraman irakurle saiatu bat.

Ramon Saizarbitoriaren azken liburua motxilan daraman irakurle saiatu bat.

32 lagun ospitaleratu behar izan dituzte berriki amaitu den Durangoko Azokaren ondoren bizkarrezurreko lesioengatik. Basurtuko ospitaleko traumatologia buruak adierazi duenez, Saizarbitorismo kasu argiak dira denak: “Gaitza asko zabaldu zen 2012an Ramon Saizarbitoriak Martutene publikatu zuenean. Liburuaren ia 800 orriak motxilan garraiatzeak kalte sendaezinak eragin zizkion askori. Azken urteetan lasaiago ibili gara, baina aurten Lili eta biokekin berriz hasi dira kasuak ugaritzen. Ia 600 orri, pentsa! Alerta egoera aktibatu behar izan dugu”. Osasun alorreko arduradunak dagoeneko kontaktuan jarri dira Erein argitaletxearekin. Saizarbitoriaren lana faszikuluka publika dezatela eskatzeko.