20 kilo kloratita zeuzkan Zero Sette markako trikiti bat desaktibatu du Foruzaingoak Bizardunak taldearen furgoi azpian. Polizia gertakaria ikertzen ari da eta susmagarritzat jo ditu lehergailua jarri den inguruan aurkitutako paskinak, “tomad Sueños de color nazkantes” bezalako esaldiak irakur zitezkeelako. Esne Beltza taldeak ukatu egin du gertakariarekin zerikusirik duenik eta “euskal musikak bizi duen gatazkaren testuinguruan” kokatu du ekintza. Bizardunak taldeak, bere aldetik, adierazpen labur hau egin du: “Lehenago hilko gaitu zirrosiak marikita giputxi batzuek baino”.