“Aurre-paleolitotik edo akaso pare bat hilabete lehenagotik hizkuntza arraro bat gorde izana ospatuko dugu berriro euskaldunok abenduaren 3an. Oso-oso zaharra da Aitorren hizkuntza. Twitterrik ez zen garaikoa. Eta polita. Aiii zer xarmagarria! Nork ez du hori inoiz erraietan sentitu Zuberoara Wesftaliaz egindako oporraldiren batean. Tumatxa. Gainera hain da berbakune garbia eta biraorik gabea! Eskerrak aldameneko erdara horiek ditugun haserretzen garenerako. Tira ba, harira, euskara denona da eta pixka bat da asco. Arrazoi dute Iturgaitzek, Maneirok eta Baztarrikak. Beraz, ez utzi engainatzen zapaldutako eskubideen matraka horrekin, politizazioak disgustuak besterik ez dakartza! Abenduaren 3an poziktibizatu zaitez, amaren bularretik jasotakoa maitatu, lip-dubetan parte hartu, eta Facebooken hitz gozoak eskaini gure aberriaren hizkuntza loriatsuari. 4an, si eso, ba… ikusiko dugu zer egin.