eguberriakLiteratur liburuen salmenta beherakadari erantzunez, Elkar argitaletxeak ustekabeko nobedadea prestatu du Durangoko Azokarako. Eguberrietako otorduetan nola eduki arrazoia beti best-sellerra izango da, gaitegi ugari bezain aktualarekin: “Nik badakit ISIS nola garaitu” kapituluak ehiztariak txoratuko ditu; “Hegazkin txartel horiek merkeago eros zenitzakeen” saila irentsi egingo du zure koinatuak; eta “Nola esan 400 modutan oraingo gazteak ondoegi bizi direla” ataleko orriei esker, Mercedes baten jabe den osaba esklabistak postrea behar bezala gozatuko du. Hainbat egile ditu liburuak eta Jon Sarasuaren epilogoa: “Ez histerika jarri: emakumeen kontrako tratu txarrei buruzko bospasei egia berdadero”.