El Correo egunkariak barkamena eskatu du Peio Sanchez iruinseme ETAko buruzagietan buruzagiena zela zioen informazioa argitaratzegatik. Honela azaldu dute gertatutakoa:  “Euskaltzaindiarekin hitzarmena sinatu genuenez geroztik erredakzioa euskalduntzen gabiltza jo eta ke; Ertzaintzaren inteligentzia zerbitzuek bidalitako oharrari ukitu jatorra eman nahi izan genion, eta…”. Azkenean dena argitu da: Peio ez, Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia da ETAko buruzagi berria, goiko argazkiak frogatzen duenez. El Correon ez da dimisiorik aurreikusten,
baina bekaduna bota dute. Leihotik behera.