Aldizkari honetara igorritako ohar baten bidez, Euskal Herriko indie, hipster eta pastabetaurrekodunak biltzen dituen Eusnob Biltzarrak kondenatu egin ditu Parisen azaroaren 13an izandako gertakariak: “Kontzertu mainstreamak antolatzeak arriskuak ditu. Ertz festibalera joaten diren 10 pertsonekin ez zen inoiz halakorik gertatuko”.

snob

“Eta gainera Bataclanen ez zeukaten Bidasoa Basque Brewery”, adierazi du pribatuan Eusnob Biltzarreko eledunak.