payapaya“Donostia 2016ko kultur zuzendari gisa ez dut zerikusirik Kortxoenearen eraisketarekin” adierazi du Xabi Payak. Esaldi horrekin, gezurtatu egin du gaztetxea botatzen hasi zirenean zabaldutako zurrumurrua: hondeamakinarekin lanean ari zen pertsona “ari naizela, ari naizela” doinuarekin bertsotan entzun zuten lekukoek eta, normala den bezala, berehala piztu zituen Paya izan zitekeen susmoa. Ba ez, ez zen bera. Lotu zuen txakurrak. Eta txirulak.