Kataluniako herri mugimendua elkar harturik prekaritatearen aurka #totsjuntssommajoria

Axier Lopez
0

“Denak elkar hartuta %99a gara guztion prekarizazioaren eta gutxi batzuen etekinen aurka egiteko” lelopean batu dira Kataluniako herri mugimenduko talde anitz. Sare sozialetan bolo-bolo dabilen minutu bateko bideo hau plazaratu dute #totsjuntssommajoria kanpaina abiatzeko. Hipotekek Kaltetutakoen Plataforma, krisia piztu zenetik oso aktiboak izan diren suhiltzaileak, osasungintzako eta justiziako langileak, Panrico enpresako langileak, Duintasunaren Martxako kideak, murrizketen aurkako irakasle eta ikasleak eta abar.
Langileen arteko konplizitatea eta borrokaren batasuna islatzeko xedea du bideoak. Hartara, “Denok gara irakasleak” diote suhiltzaileek, irakasleek “denok gara Justiziako langileak” aldarrikatzen dute edota PAH taldeko Ada Colau militante ezagunak “Denok gara kazetariak” azpimarratzen du, lanbide honen prekarizazioa salatzeko. Troikaren aginduei men eginez, Kataluniako eskuineko indarren politika ekonomiko eta sozialei aurre egiteko elkarlanaren garrantzia azpimarratzen duen kanpaina, finean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA