9

Nu proiektua, markesinetan ikusiko ez den edertasuna

Mexikoko kazetari, psikologo, akademiko eta unibertsitate ikasleek sortuta Coger.Mx webgunearen bitartez izan dugu proiektu The Nu Project-en berri. Gauza jakina da erregimen politiko orok edertasunaren inguruko patroia garatu eta kanon moduan inposatzen duela. Zer esanik ez, munduko bazter guztietako erosleen begietara erakargarritasuna oinarri duen kapitalismo honetan. Sistema honek inposatzen duen bizitza estilo zehatzaren arabera sortu baitu egun denok ezagutzen dugun edertasunaren eredu hegemonikoa. Pasa den mendearen amaieran Estatu Espainiarrean, soilik, zenbait inkestaren arabera 500.000 anorexia kasu sortu zituena.  Egun, etenik izan ez duen gaitza.

Eta jakina, eredu horren barruan sartzen ez garenok, polita den horretatik erbesteratuak izango gara. Gainditzeko zaila den zama gehigarri hau bereziki mingarria suertatzen da, eredu horren baitan, une oro desiragarri izan behar duen emakumearentzat.  ”Itsusia zara baina ederra eta erakargarria izatera hel zaitezke, nire klinikan diru apur bat utzita” da askok edertasunaren diktadura bezala izendatu dutenaren paradigma.

Edertasunaren subjetibotasuna aldarrikatu eta ezarritako irizpide elitistak deseraikitzeko asmoz datoz The Nu Proyect taldeko kideak. Multinazionalen iragarki eta komunikabide akritikoen bitartez landutako estereotipo horretan sartzen ez diren emakumeen berezko edertasuna azalaraztea du helburu.

Matt Blum argazkilari estatubatuarra dago liburu forma hartu duen egitasmo honen atzean. Auzolan ekonomikoa, crowfundingaren bitartez sustatutako proiektua da eta 2005ean hasiera izan zuen. Liburuan eta webgunean Amerikako ipar zein hegoaldeko 12 urtetik gorako emakumeren argazkiak jaso ditu. “Glamour, makillaje eta (ikuspegi ekonomiko batetik) profesionaltasunik gabeko” 150 biluzte boluntarioak dira orotara eta, webgunean irakurri ahal izan dugunez, mundu osora zabaltzeko asmoa agertu du egileak. Izan ere, azal iluneko emakumeen presentzia falta aitortzen du baita transgeneroaren aldetik ere. Hori dela eta, proiektuaren gabeziak osatze aldera, parte hartzeko deia luzatu du edozein delarik norberaren jatorria.

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

2 iruzkin - “Nu proiektua, markesinetan ikusiko ez den edertasuna”

  1. Ze poztasun ematen didan horrelako proiektuak badaudela jakiteak!

    Zoragarria da argazkiek transmititzen duten poztasuna, beste behin ere adierazten baitute edertasuna jarrera kontua dela!

  2. Ados Margarita! Baina gehituko nuke…
    JARRERAZ GAIN FISIKOZ EDERRAK DIRELA!!!!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Current day month ye@r *