Gladys del Estal ETAk hil zuela argitaratu du El Diario Vascok

Jose Martínez Salas guardia zibilak buruan tiro bat emanez hil zuen 23 urteko Gladys del Estal donostiarra 1979ko ekainean. Espainiako Gobernuak Euskal Herrian eraiki nahi zituen zentral nuklearren aurka Tuteran egindako protesta batean izan zen. Bada, atzo –azaroak 9–, Vocento taldeko egunkariak, Lemoizko zentralaren inguruko erreportaje batean, argitaratu du ETAk hil zuela Gladys del Estal.


Halaxe dio Izaskun Erraztik sinatutako “La nuclear de Lemoiz se reinventa” erreportajean:

“(Lemoizko) Zentralak ETAren erasoak sufritu zituen, bost langile eta ekologista bat hil zituen”.

Akatsa dela zalantzarik ez dugu, baina memoria historikoarekin malabarismoak egiten ari diren garai hauetan, egia zein izan zen gogora ekartzea ez dago soberan.

 

Guardia Zibilaren tiroa jaso ostean, Gladys del Estal lurrean hilik.

Gladys Del Estalen hilketaren 30. urteurrenaren harira bideoa plazartu zuen Berriak:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude