2014an Gazan “ez zen krimenik gertatu”

Orain dela hiru urte, 2014ko uztaila eta abuztu artean, Israelek erasoaldi militarra abiatu zuen Gazako Zerrendan. 556 haur hil eta 30.838 etxerik gabe utzi zituzten. 66 eskola, 24 anbulantzia eta 31.979 etxebizitza kaltetu edo suntsitu zituzten. Visualizing Palestine kolektiboaren “Krimenik Ez Hemen” infografiek agerian utzi nahi dituzte Israelek erabilitako bereizkuntzarik gabeko taktikek zibilengan eta azpiegitura zibiletan eragindako ondorioak, baina, batez ere, azpimarratu nahi dute Israelek daukan inpunitatea, nazioarteko legedia sarri urratu badu ere.

Infografiak kalitate handiz deskargatzeko:
KrimenikEzHemen-1.jpg

– KrimenikEzHemen-2.jpg
– KrimenikEzHemen-3.jpg
– KrimenikEzHemen-4.jpg
– KrimenikEzHemen-5.jpg

ARGIAren eta Visualizing Palestine kolektiboaren arteko elkarlanari esker sortutako infografia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude