Italiako Blu artista ezagunak bi mural egin ditu Errekaleorren

Errekaleor auzo autogestionatuko hormek mundu mailako muralgintzan puntan dabilen egile baten bi lan jaso dituzte. Italiko Blu kale-artista ezagunak tamaina handiko bi mural margotu ditu, bere webgunean jakitera eman duenez. Gai sozialak landu izan ditu, tartean etxebizitzaren espekulazioa. Mundu osoko hainbat hiritan ikus daitezke Blu-ren lanak. Ez da kasualitatea Gasteizko Udal Gobernuak (EAJ eta PSE-EE) eraitsi nahi dituen hormak aukeratu izana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude