Jerusalem, pertsona guztientzako hiria?

Arrazakeria errazagoa da ikusten txiste batean estatu egitura oso batek pentsatu, diseinatu eta inposatu duen legedi batean baino. Horren adibiderik garbienetako bat Palestinako hiriburu okupatuan daukagu. Jerusalemgo udal gobernuak 2020. urteari begira aurkeztu duen planak aukera paregabea eman digu Israelen instituzionalizatutako arrazakeria erakusteko eta salatzeko. Halaxe diote agintari sionistek: “asmoa da arabiarren hazkunde demografikoa galaraztea, hiritarren %40a izatera hel ez daitezen”. Israelen orokorrak diren jatorriaren araberako eskubide murrizketei, Jerusalemen planifikatutako plan demografikoa gehitu diote. Visualizing Palestine kolektiboaren azken infografia gai honi heldu dio, Israelgo politika eta lege baztertzaileen sare konplexuari argitasuna emateko .

Kalitate handiz deskargatzeko: JerusalemGuztiontzakoHiria.jpg

ARGIAren eta Visualizing Palestine kolektiboaren arteko elkarlanari esker sortutako infografia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude