Zezenketak dinosaurioen arora bidal ditzagun

Zezenketen abolizioaren aldeko borroken Frantziako federazioaren azken bideoa asko zabaltzen ari da sarean. Eta egia esan, bideoa ikusita, nekez geratuko zara indiferente mezua, irudiak eta efektu bereziak ederki josi dituztelako bideo labur batean. Bideoaren mezu laburrak euskaratuta ekarri dugu bideoa gurera.

Frantziako hauteskunde presidentzialetako hautagaiek zezenketak debeka ditzaten egin dute bideoa FLAC federazioa babesten duten 14 elkarteek. Horretarako sinadura bilketa abiatu dute helbide honetan: http://www.30millionsdamis.fr/stopcorrida

Frantziako Estatuko herritarren %70 zezenketen aurkakoa dela gogorarazi dute FLACeko kideek, eta horri irtenbide politikoa emateko, Zigor Kodearen 521-1 artikuluaren 7. parrafoa ezabatzea eskatzen dute. Artikulu horrek ekimen publikoetan animaliei egindako tratu txarrak zigortzen baditu ere, 7. parrafoan zezenketak baimentzen ditu “etenik izan ez duen ohitura” delako. Lege salbuespen hori behin betiko ezabatu nahi dute, urtero milaka zezen mutilatu eta hiltzea zilegi bilakatzen duelako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude