Espainiako eta Kataluniako eskuina haserretu du Nicolas Maduroren argazkiak Herrialde Katalanetako banderarekin

Nicolas Madurori buruzko dokumental baten aurkezpenean, dokumentalgile katalanek Venezuelako presidentearekin egindako argazkiak eragin du Espainiako unionismoa eta Kataluniako eskuinaren haserrea. Herrialde Katalanetako Itaca talde internazionalistak zabaldu du irudia.

Dokumentalgile katalan batzuek TeleSur katearentzat egindako “Maduro: lealtad indiscutible” dokumentalak presidentearen ibilbide politikoaren azken lau urteak jasotzen ditu. Dokumentalaren aurkezpenean egin da argazki hori eta Itaca talde internazionalistaren Twitter kontuak zabaldu du:

 

Espainiako unionismoaren erantzuna segituan etorri da:

Artur Masen alderdia, PDeCAT, ere batu zaio Espainiako eskuinaren kritikari, Marta Pascal parlamentariaren bitartez:

Talde internazionalistak gogorarazi du hori ez dela lehen aldia Venezuelako presidentea esteladarekin agertzen dena:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude