“Diktaduraren aurka zerua ere margotuko dugu!”

Halaxe zioten Txileko Ramona Parra brigadako (BRP) kideek 1970eko hamarkadan. Pintura arma eta kalea mihise hartuta, muralgintzan lan oparoa egin dute azken lau hamarkadetan, baita Pinocheten diktadura odoltsuaren garaietan ere.

Segi irakurtzen

AEBetako Poliziaren biolentziaren aurkako Mannequin Challengea

Donald Trumpen garaipenarekin batera zabaldu zuten “Black Lives Matter” (Beltzen bizitzak inporta du) ekimeneko lagunek. Barack Obamak beltzen aurkako polizien biolentziaren kontrako pisuzko neurririk ez zuen hartu, eta Trumpen etorrerak egiturazko arrazakeria areagotu baino ez duela egingo aurrikusten dute mugimendu guztiek.

Euskaltzaindia: “Oso zaila da izenetan neska eta mutilen arteko bereizketa egitea, harrapatuta gaude”

Abuztuaren 1eko Teleberrian ARGIAren azken aldizkarian argitaratu dugun euskal izendegiari buruzko erreportajea eta analisia izan dituzte hizpide. Etxean semearen izenarekin bizi izan dugun kasuari buruzko albistean, Euskaltzaindiko kide batek aitortu du izendegia sortzeko erabili dituzten irizpideak zalantzazkoak direla. Segi irakurtzen

“Izan gaitezen justuak, izan gaitezen BDZ” #RightToBoycott

Israeli boikot egiteko eskubidearen alde nazioartean hedatu den kanpainari gurean bultzada emateko asmoz Mundu Bat gobernuz kanpoko erakundeak bideo pedagogikoa sareratu du. Argazkigintza borroka tresna gisa hartzen duen Active Stills kolektibo palestinarraren argazki ikusgarriak erabili ditu horretarako. Emaitza 100.000 lagunek baino gehiagok ikusi du jada. Segi irakurtzen

Alemaniako Pegidako xenofoboen aurkako ‘trolleoa’

Alemaniako Nurenberg hirian mugimendu antifaxistako bi kidek egindako ekintza zuzena asko zabaltzen ari da sarean. Pegida, Mendebaldearen Islamizazioaren Aurkako Europar Patriotikoaken mugimendu xenofoboa kalean “argudiorik gabe” uztea lortu dute. Segi irakurtzen

Espainiako Gobernuak legez kanpo utzi nahi duen internazionalismoa

Herrien arteko zubigintzan 28 urte daramatza Askapenak. Espainiako Gobernuak, bere fiskalaren bitartez, legez kanpo utzi nahi du eta talde internazionalistako bost kide 6 urtez kartzelatu. Askapenaren ibilbide luzearen azken urteotako jarduna zenbait bideotan laburtzen saiatu gara.
Segi irakurtzen

ciutatMortaDonostia

Ciutat Mortaren irakaspenak Euskal Herritik

4F kasuari buruzko Ciutat Morta dokumentala Kataluniako telebista publikoan emateak lurrikara eragin du Kataluniako gizartean. Euskal Herrian kazetaritza independentea egiten dugunontzat haize bolada gozoa izan da, eta gure kontzientzia astintzeaz gain, ikasgai batzuk ere utzi dizkigu. Segi irakurtzen

Zeinek nahi du Afrika salbatu? Gobernuz kanpoko erakundeen elkartasun zuriari ziria

Injustiziak ulertzeko laguntzen al dute testuingururik gabeko muturreko pobreziaren irudiek? Bidegabekerien kontura negozio egitea zilegi al da? Gure frustrazio indibidualak zuritzeko aitzakia onak al dira GKEak Afrikan? Boluntarioen estereotipoez mintzatzeko aitzakia ederra da “Zeinek nahi du boluntario izan?” kanpaina. Segi irakurtzen

¡Que soy periodista!

Espainiako poliziak kazetariekin izandako gehiegikerien bilduma egin du Ruan Ramon Robles kazetariak, Amnistia Internacional taldearentzat egindako bideoan. Lander Arbelaitz lankideak Donostiako Askegunean ezagun egin zuen “Que soy periodista!” behin baino gehiagotan oihukatu behar izan dute kazetariek Madrilen ere azken urteotan. Ugalduko diren irudi eta oihuak, Espainiako Gobernuaren Herritarren Segurtasunerako Legea indarrean sartuz gero. Segi irakurtzen

Gerra krimena izan zen Israelek Askatasunaren Ontzidiari egindako erasoa, Nazioarteko Zigor Auzitegiaren arabera

Hala ebatzi berri du Nazioarteko Zigor Auzitegiak (NZA) azaroaren 6an argitaratu duen dokumentuaren bitartez. Erasoa gerra krimentzat jotzeko “ontzietako aktibista guztiek zibilen estatua zutelako eta nazioarteko legediaren babesa zutelako” argudiatu du NZAk. Halere, auzitegiak ez du ikerketa formalik abiatuko, haien esanetan, NZAk epaitzeko moduko larritasuna ez duten gertaerak direlako. Dagokien estaturen esku utzi du Israelen aurkako prozesu judiziala egiteko aukera.

Segi irakurtzen