VP-Jerusalem-70-30-FINAL-20170419 EUS

Jerusalem, pertsona guztientzako hiria?

Arrazakeria errazagoa da ikusten txiste batean estatu egitura oso batek pentsatu, diseinatu eta inposatu duen legedi batean baino. Horren adibiderik garbienetako bat Palestinako hiriburu okupatuan daukagu. Jerusalemgo udal gobernuak 2020. urteari begira aurkeztu duen planak aukera paregabea eman digu Israelen instituzionalizatutako arrazakeria erakusteko eta salatzeko. Halaxe diote agintari sionistek: “asmoa da arabiarren hazkunde demografikoa galaraztea, hiritarren %40a izatera hel ez daitezen”. Israelen orokorrak diren jatorriaren araberako eskubide murrizketei, Jerusalemen planifikatutako plan demografikoa gehitu diote. Visualizing Palestine kolektiboaren azken infografia gai honi heldu dio, Israelgo politika eta lege baztertzaileen sare konplexuari argitasuna emateko . Segi irakurtzen

“Diktaduraren aurka zerua ere margotuko dugu!”

Halaxe zioten Txileko Ramona Parra brigadako (BRP) kideek 1970eko hamarkadan. Pintura arma eta kalea mihise hartuta, muralgintzan lan oparoa egin dute azken lau hamarkadetan, baita Pinocheten diktadura odoltsuaren garaietan ere.

Segi irakurtzen

Zezenketak dinosaurioen arora bidal ditzagun

Zezenketen abolizioaren aldeko borroken Frantziako federazioaren azken bideoa asko zabaltzen ari da sarean. Eta egia esan, bideoa ikusita, nekez geratuko zara indiferente mezua, irudiak eta efektu bereziak ederki josi dituztelako bideo labur batean. Bideoaren mezu laburrak euskaratuta ekarri dugu bideoa gurera. Segi irakurtzen

C-fszqOXgAED_g7

Espainiako eta Kataluniako eskuina haserretu du Nicolas Maduroren argazkiak Herrialde Katalanetako banderarekin

Nicolas Madurori buruzko dokumental baten aurkezpenean, dokumentalgile katalanek Venezuelako presidentearekin egindako argazkiak eragin du Espainiako unionismoa eta Kataluniako eskuinaren haserrea. Herrialde Katalanetako Itaca talde internazionalistak zabaldu du irudia. Segi irakurtzen

Historiako 100 argazkirik indartsuenak

AEBtako Time aldizkari ezagunak eskatu die nazioarteko zenbait historialari, editore, arte komisario eta argazkilariri historian gordeta geratu(ko) diren 100 argazkiak aukeratzeko. Segi irakurtzen

trumpBus

Donald Trumpen aurkako ‘trolleoak’ ez du etenik

Asko saiatuta ere gutxitan ikusten da hain denbora tarte txikian hainbesteko kontrakotasuna bildu duen politikaririk. Donald Trump errepublikarrak lortu du azken hilabeteotan egindako adierazpen xenofobo, matxista, neoliberal eta abarren eraginez (zerrendatzeak luzeegi joko luke). AEBetako mugak gainditu dituzte bere eta berak ordezkatzen duenaren aurkako kanpainek. Kritika zorrotzaz gain, umorea ez da falta izan, Danimarkako autobusetan egindako kanpaina kasu. Segi irakurtzen

CHILE, VALPARAISO - OCTOBER 19: Feminist activists protest on the streets during a national demonstration called “Ni Una Menos (not one woman less)” to demand justice for all women victims of gender crimes  and  in repudiation to the murder of Florencia Aguirre, a nine  year old girl who was strangled, burned and buried by his father in the city of Coyhaique on October 19, 2016, Valparaiso, Chile. (Photo by Marcelo Benitez/Latincontent/Getty Images).

“Patriarkatuarena da nahi dugun heriotza bakarra”

Eskolatik atera, bahitu, drogatu, bortxatu, torturatu eta hil. Hilaren hasieran 16 urteko Lucia Perez argentinarrari bi gizonek egindakoa izan da azken tanta, honezkero oso beteta dagoen matxismoaren biolentziaren edalontzian. Eta horri aurre egiteko kalera atera dira milaka emakume Argentinan, Mexikon, Txilen eta Hego Amerikako beste hainbat herritan; “Ni una menos” (ezta bat gutxiago ere) leloaren atzetik. Gorroto, bortizkeria eta feminizidioen aurkako greba eta manifestazioen irudi ikusgarriak bildu ditu Huffintong Post agerkariak.

Mexiko DF. (AFP / Getty Images)

Emakumeak beltzez jantzita protesta gisa Buenos Airesen. (Associated Press)

Mexiko DF, emakumeak beltez jantzita. (AFP / Getty Images)

Buenos Airesen “Bortizkeria matxistarik ez!” (AFP / Getty Images)

Silvia Vargas, hil zuten Maria Fernanda Rico gazte mexikarraren ama, Mexiko DFko protestetan. (AFP / Getty Images)

“Utzi nire titiei begira egoteari” Mexiko DF. (AFP / Getty Images)

“Bizirik, elkar maite dugu” Mexiko DF. (AFP Getty Images)

Mexiko DF.  (Getty Images)

Beltzez jantzitako emakume grabalariak Buenos Airesen (AFP / Getty Images)

“Ez birgina, ez puta. Emakumea besterik ez” Mexiko DF.  (AFP / Getty Images)

Buenos Aires. (Nur Photo / Getty Images)

Brasilgo Sao Paolo. (Latincontent / Getty Images)

Txileko Santiagon elkartasunez egindako manifestazioa. (AFP / Getty Images)

“Patriarkatuarena da nahi dugun heriotz bakarra” Txileko Santiagon. (AFP / Getty Images)

“Guk greba” Sao Paolon (NurPhoto / Getty Images)

La Moneda Txileko presidentearen palazioan protesten lelo nagusia (Claudio Reyes, Getty Images)

“Utzi gu hiltzeari” Sao Paolon. (Cris Faga, Getty Images)

Txileko Valparaison. (Marcelo Benite, Getty Images)

El Salvadorreko San Salvadorren. (Marvin Recinos, Getty Images)

Mexiko DF.  (Alfredo Estrella, Getty Images)

Txileko Santiago. (Claudio Reyes, Getty Images)

VP-AlHaq-GazaVillages-FINAL-20150916 EUS

Gaza: kontatu gabeko istorioa

2.219 palestinar hil zituen Israelgo armadak 2014an Gazaren aurka abiatutako erasoaldian. Halere, gertaera ez dago osorik idatzita. Hil zituzten palestinarren erdia errefuxiatuak ziren. Yafa, Salama, Isdud… beren herria atzean utzi behar izan zuten hainbatek Israelgo soldaduen eta mertzenarioen beldur 1948an. Palestinarrek garai horri ‘Nakba’ deitzen diote: hondamendia. Israelgo Estatuaren sorrera ekarri zuen orduko sarrakiak eta 700.000 palestinar baino gehiagok bere etxetik bota edo ihes egin behar zuten. 190.000 lagunek Gazan hartu zuten babes. Horietako batzuk eta beren ondorengoak dira 2014ko erasoan Israelek hildakoak, beren herrian errefuxiatu bizi zirenak. Orotara 1.236 barne-errefuxiatu palestinar hil zituen Isralek, horietatik 309 umeak ziren.

Kalitate handiz deskargatzeko: GazaKontatuGabekoIstorioa.jpg

ARGIAren eta Visualizing Palestine kolektiboaren arteko elkarlanari esker sortutako infografia.

Ez ezkerrekoa, ez eskuinekoa: zentro komertzialekoa?

Herri mugimenduak, alderdiak, instituzioak, herri boterea… proiektu eraldatzailearen barruan bakoitzak izan beharreko pisuari buruzko eztabaida lehen lerroan dago, baita Euskal Herrian ere. Galdera berriak agertzen ari dira, gosea baino zaharragoak diren beste batzuen berragerpenarekin batera: “Mugimendu askatzaile batek zer egin behar du, gizartera moldatu ala gizartea eraldatu?”. Ramon Sola kazetariak Gaur8n idatzitako ”Herriari entzutea, hain sinplea baina hain zaila” artikuluari kontrapuntua eskaini nahi diogu, eztabaida bizi-bizirik dagoen seinale. Segi irakurtzen

PAinfografia

Palestinako Agintearen estrategia Israelen okupazioa iraunarazteko

Palestinako Aginte Nazionala (PA) Zisjordania eta Gazako Zerrenda kudeatzen dituen administrazioa da. Palestinaren Askapenerako Erakundearen –erresistentzia mugimenduak biltzen zituen erakundea– eta Israelen arteko Osloko negoziazioen ondorioz sortu zen PA, Zisjordanian eta Gazan nolabaiteko gobernu autonomoaren funtzioak betetzeko asmoz. Hori da paperaren gainean idatzita dagoena, behintzat. Izan ere, errealitatea oso bestelakoa da. Urteen poderioz Palestinako elite kapitalistak aberasteko gune bilakatu da Al-Fatah alderdiaren eskutik. Baita bere bide diplomatikoarekin bat egiten ez duten palestinarren aurkako tresna errepresibo bihurtu ere, Israelen gobernu sionistarekin duen kolaborazio estuaren bitartez. Segi irakurtzen